entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-05-28

III. HIP-HOP EGUNA HERNANIN

DZ eta ikasleak DZ eta ikasleak

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Ekainaren 9an, III. Hip-Hop eguna ospatuko da Hernanin. 2005. urtean hasitako ekimenak izan duen harrera ona ikusita eta gazteen artean musikaren atzean dagoen mundua ezagutarazteko beharrak bultzatuta antolatu dute edizio berria. Aurreko edizioen egitura bera izango du eta egun osoko ekimena prestatu dute; goizean Hip-Hop kulturaren adar nagusiak erakusteko tailerrak antolatu dituzte eta arratsaldean berriz, adar horien erakustaldiekin gozatzeko aukera izango da + mikro irekia rap abeslari gazteentzat

"ABESLARI GAZTEEN , SCRATCH, GRAFITI ETA BREAK DANTZARIEN EGUNA"

EGITARAUA
Lekua: Hernani (Tilosetako plaza). Eguraldi txarra egingo balu Atsegindegiko plazan.
Data: 2007 -ko ekainak 09, larunbata.

* 11:00-14:00

1- GRAFFITI TAILERRA. Jendeak graffitiaren teknikak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izan dezan. 12 panel egongo dira guztira eta horietako batzuk aurrez bananduta egongo dira, besteak momentuan gerturatzen den jendearen esku.

2- SCRATCH ETA DJ TAILERRA. Musika pintxatzeko, nahasteko eta scratch-ak egiteko teknikak erakutsi. Selektah Kolektiboko DZ-ren eskutik (egun Fermin Muguruzaren taldeko partaide da).

3- BREAK DANCE TAILERRA.Gorputzaren espresioa musika eta dantzaren bidez lantzeko teknika. Monitore lanetan: Intxaurbreak taldeko Diego. Break dantza irakasleak.

14:30
Bazkaria.
Bazkaldu eta gero graffitiak margotzen jarraituko dute eta bitartean musika jarriko dute. Iluntze parteko ekitaldirako eszenatokia teknikoki prestatzen da.

16:00
Jaialdia.
Dzren musika + scratch erakustaldia + ekitaldiaren aurkezpena (Nor diren antolatzaileak, zeintzuk parte hartuko duten eta zer egingo duten).

17:00
ABESLARIEN TARTEA
Asko dira Euskal Herrian rap musikaren bidetik abesten hasi diren gazteak. Gutxi dira ordea, jendearen aurrean eta baldintza egokietan, beraiek konposatutako kantuak aurkezteko dituzten aukerak. Jaialdi honetan gustura aritzeko aukera eman nahi diete. Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako abeslari gazteak izango dira hortaz.

18:00
Aritz Sound System-en musikarekin break dantza erakustaldia ( 4-5 dantzari).

OHARRA: Egitarau hau behin behinekoa da eta ordutegian edota edukietan aldaketak eman daitezke.

HIP HOPA EZ DA RAPA BAKARRIK
Euskal Herrian geroz eta gehiago dira Hip-Hop kulturagatik erakarrita sentitzen diren gazteak. Hip-Hopa 80. hamarkadan AEBetako auzo txiroetan sortutako mugimendua da, espresiobidea. Ideiak eta sentimenduak adierazteko modua da Hip-Hopa, eta horretarako, idei eta sentimendu horiek adierazteko, baliabide desberdinak erabiltzen ditu:

Rap musikak, doinu eta letren bitartez, ahozko espresioa adierazten du, kantatzeko eta musika egiteko modu berezia (scratcharen teknikak lagunduta).
Break dantzak gorputzaren espresioa ahalbideratzen du. Gorputza, lurrarekin harreman estuan eta musikaren laguntzaz, mugimendu ikusgarrien bidez, espresio tresna bilakatzen da.
Grafitiarekin ideiak eta sentimenduak, irudi bihurtzen dira. Espraiaren teknikaz baliatuz panel edo paretak orri zuriaren papera jokatzen dute.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.