entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2006-03-10

II STONER ROCK FESTIVAL

Dabiltzan harrien gisako lau talde. Dabiltzan harrien gisako lau talde.
Egia esateko, ez genekien eginen zuten edo ez baina azkenan bai, burutuko da Stoner Rock Jaialdiaren bigarren edizioa. Iaz Bezala, Donostiako Guardetxean eginen da eta lau taldek osatuko dute kartela: Rouge, Habdicraft, Boggie Van eta The Soulbraker Company. Hitzordua datorren apirilaren zazpian da, ostirala.

ROUGE
Donostiako taldea. Democrazy da beren azken lana.
HANDICRAFT
Irungo taldea. Lau abesti bildu dituzte berriki grabatu duten ep-ra. 70etako toner rocka.
BOOGIE VAN
Iaz kale egin zigun taldea indarrez beteta datorkigu. Beren disko berria "Backseat Driver" da.
THE SOULBREAKER COMPANY
Hauek bai, hauek iaz izan genituen guardetxean (Webgune honetako Kronika Zuzenetan orduko kontzertuaren berri ematen da portzierto). Oraingo honetan "Hot Smoke & Heavy Blues", beren disko berria aurkeztuko dute.

Oharra: Kontzertuak gaueko hamarretan hasiko dira.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.