entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-04-26

II. Korrika-AEK sorkuntza bekarako deialdia zabaldu dute

Iazko beka, lehena, Badon* izeneko operak irabazi zuen, eta datorren azaroan estreinatuko dute.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Ines Osinaga eta Olatz Salvador bozeramaileek azaldu dutenez, «opera garaikide bat» izango da Badon*, «etorkizun desiragarri bateko opera postdramatiko bat».  I. Korrika-AEK sorkuntza bekak babestu duen proiektuak baliabide bisualak, zuzeneko musika, dantza, mugimendua, literatura eta bertsoak barnebilduko ditu. 

Iazko maiatzean, epaimahaiak Badon* egitasmoa aukeratu zuen deialdira aurkeztu ziren beste hamahiru egitasmoen artean, eta orduz geroztik egindako “prozesu kolektibo baten emaitza” estreinatuko dute azaroan. «Gure fantasian, zazpi lagun gaude oholtzan, zazpi gorputz eta koru bat. Baina 30 bat lagun gaude proiektuan saretuta», azaldu dute. Gaur gaurkoz, Osinaga eta Salvador ez ezik, Marina Suarez, Agirrezabala, Eneritz Furyak, Lorea Argarate, Oihana Vesga eta Ainara Gurrutxaga daude proiektuan murgilduta.

 

II. Korrika-AEK beka martxan

Eta datorren urteari begira, beste proiektu bat babesteko motorra martxan dute beka horren sustatzaileek. Parte hartzeko dokumentazioa urriaren 31rako aurkeztu beharko da. Proiektuak diziplina ugari edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan beharko dute. Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 24. Korrika Kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2025eko azarotik 2026ko apirilera.

Bekaren xedea euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea da, eta KORRIKA kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea. 

Bekaren oinarri guztiak HEMEN kontsulta daitezke.

Informazio gehiago: HEMEN

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.