entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-03-19

IGANDE MUSIKATUAK EGITASMOAREN 7. EDIZIOA ABIAN DA

Marrazkia: Mikel Barreiro. (Entzun!ek koloreztatua). Marrazkia: Mikel Barreiro. (Entzun!ek koloreztatua).
Lotura erlazionatuak
Urtero bezala, udaberriaren etorrerarekin batera, Igande musikatuak/Igandeko Sargoria deritzon ekimena martxan jarri da. Dagoeneko 60 asteburu inguru burutu dira sei urtetan zehar (hasi berri den hau zazpigarren urtea dugu jada!). Dakizuen moduan, Igande Musikatuetan disko jartzaile desberdinek oso ohikoak ez diren musikak jartzen dituzte.

Igande Musikatuek izan duten harrera ona ikusita eta beti ere Hernanin dagoen eskaintza musikala aberastu nahian, edizio berriarekin datoz 2009ko udaberri honetarako. Musikan zaletuak (eta adiktoak) direnek eskainitako saioak. Normalean entzuten ez ditugun musika estiloak ezagutu eta musika horiekin gozatzea da helburua (reggae, rap, afrikar musika, brasildarra...). Jende aurrean eskainitako musika gauarekin eta festarekin erlazionatu ohi da, ekimen honekin eremu hori gainditu eta egun argiz ere musikarekin gozatu daitekeela aldarrikatu nahi da.


Igandeetako sargoriari aurre egiteko modu onena gustuko doinuekin gozatzea dela uste dute antolatzaileek, igande arratsaldeetan, Tilosetako txoko pribilegiatuan, musika entzutea proposatzen dute. Ohikoak ez diren erritmoak eta musika adikto zaletuek eskainita. Aurten ere, udaberrian bost saio izango dira eta udazkenean beste bost. Sargorien lehen saioa Aritz Sound System eskaini zuen joan den igandean.

OHARRA: Gustuko dituen doinuak jende aurrean jarri nahi dituen norbait ezagutzen baduzu (zu barne), jarri dadila haiekin harremanetan: ixa74@hotmail.com



NOIZ:
Igandeetan. Arratsaldez.
Saioak arratsaldez dira. Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara (erreferentzi modura).
2009ko udaberria. Data posibleak (zehaztear):
1- Apirilaren 19an, igandea
2- Apirilaren 26an, igandea
3- Maiatzaren 3an, igandea
4- Maiatzaren 17an, igandea
5- Maiatzaren 24an, igandea

NON: Tilosetako kioskoan ( eguraldi txarra eginez gero eta leku alternatiborik aurkitu ezean sesioa beste egun baterako utziko zen).

NORK eta NOLA: Musika estilo desberdinetan adiktoa den jendeak prestatuko ditu saioak. Bi ordutako sesioak izango dira eta askatasun osoa izango du nahi bezala nahasteko. Ohikoak ez diren musika estiloek; kultura desberdinen oihartzun direnak eta erritmo lasaiak bultzatuko dira.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.