entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-02-09

Idoia, Matilda, La Basu eta Niña Coyote & Chico Tornado, martxoaren 7an Donostian

Victoria Eugenia Antzokian emango dute kontzertua, Gure Ahotsak musika ekimenaren baitan eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.

Musikan diarduten emakumeei ikusgarritasuna aitortzea eta estereotipoak apurtzea da Donostia Kulturak 2019an abiatu zuen Gure Ahotsak ekimenaren helburua. Eta, era berean, euskal eszenako emakumeek bizi duten momentu artistikoaren isla izatea. Proiektuaren hirugarren edizioak ere hori bera bilatzen du, eta lau artista nahiz talde taularatuko ditu datorren martxoaren 7an Gipuzkoako hiriburuko Victoria Eugenia antzokian.

Sarrerak salgai daude jada 12 euroren truke takilletan, edota webgunean.

Idoia Asurmendik (ahotsa, gitarra, pianoa) udazkenean grabatu zuen bere aurreneko diskoa (‘Ilun eta abar’), eta 2021eko udaberrian zehar aurkeztuko du.

Matilda bikoa Maria Amolategik (konposatzailea eta abeslaria) eta Victor Sanchezek (bateria eta produktorea) osatzen dute. Popa, rocka nahiz soula dakartzate gazteleraz, euskaraz eta ingelesez.

La Basuk 2001ean ‘#K’ aurkeztu zuenetik dihardu rapa euskaraz egiten. Lanik berriena 2019an aurkeztu zuen eta, gainera, Eskina Femenina proiektua gidatzen du, emakumeen artean hip hopa sustatuz.

Niña Coyote & Chico Tornado donostiarrak dira; ahotsa, gitarra eta bateria (Ursula Strong) nahikoa zaizkie musika gogor eta astuna egiteko. 'Aitzstar' disko arrakastatsuaren ostean, binilo edizio berezia dakarte orain.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.