entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2006-07-13

IDI BIHOTZEK DISKO ETA DVD BAT GRABATUKO DITU ZUZENEAN TALDEAREN 10. URTEURRENA OSPATZEKO

Bilbotarrek egindako bilbainada. Bilbotarrek egindako bilbainada.
Bilboko Idi Bihotz taldea 1996ko udan sortu zuten lau lagunek ongi pasatzeko. Bada, ordutik hamar urte pasa dira eta ospatzeko, taldeak zuzeneko emanaldi berexia prestatu du datorren uztailaren 19rako. Hitzordua Bilboko geltoki zaharrean da, 23:00etatik aurrera. Kontzertu hau grabatuko da, DVD eta CD batean argitaratua izateko.
Kontzertu honetan Idi Bihotzekoak ez dira bakarrik egongo. Luxuzko gonbidatuak izango dituzte taula gainean:
Aitor Gorosabel (Su Ta Gar)
Aitor Uriarte (Latzen)
Brigi Duque (Koma)
Roberto eta Mikel (Tierra Santa)
J. Molly (Hamlet)
Carlos Escobedo (Sober/Savia)
Pedro eta Jimmy (Flyin Freak)
Oscar (Lujuria)

Esan bezala, Idi Bihotz taldea 1996an sortu zen. Orduz geroztik estudioko bost disko grabatu dute, azkenekoa Odolo sutan (2005) izan delarik.
ZORIONAK!
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.