entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-04-27

Ibil Bedi taldeak Goldea diskoa kaleratu du

Plataforma digitaletan entzungai da jada talde nafarraren iraupen luzeko hirugarren lana.

Ibil Bedi - Lokatzarena
Ibil Bedi - Perimetroarena

Ibil Bedi boskote nafarrak disko berria ondu du. Berandu Baina Garaiz (2019, autoekoizpena) eta Beltxarga Beltza (2021) lan luzeen ostean, orain Goldea heldu da, nafar pop bandaren hirugarrena. Goldea disko osoa entzungai dago, besteak beste, taldearen YouTube kanalean.

“Goldeak lurra iraultzen du, aurreko landaketatik zaharkiturikoa erauziz. Golde honek, baina, landaketa berriak beharrezko dituen sustrai zaharrei euren lekua uzten die”. Halaxe aurkeztu dute uzta berri hau eta, beraz, ondoriozta daiteke diskoa, alde batetik, fidela zaiola orain arte urratutko bideari, baina aldaketak eta ezusteak ere badakartzala.

Zetorrenaren erakusgarri eta mokadu gisa, Lokatzarena eta Perimetroarena aurrerapen kantak sareratu dituzte aurreko asteotan. 

Goldea aurkezteko kontzertu bana iragarri dute Iruñean, Donostian eta Bilbon, hurrenez hurren. Lehena maiatzaren 23an izango da Nafarroako Antzerki Eskolan (19:00).
Bigarrena maiatzaren 27an Intxaurrondo Kultur Etxean (20:00).
Eta Bilbokoa Kafe Antzokian izango da, ekainaren 8an (21:30). 

Ibai Osinaga, Amets Aranguren, Areta Senosiain, Eder Escalera eta Javier Larrañeta partaide dituen pop banda 2018an sortu zen. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.