entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-03-23

I. Paradisu Zinema musika bekarako deialdia zabaldu dute

Ekainaren 30era bitarte aurkez daitezke proiektuak, eta irabazleak 10.000 euroko diru-laguntza jasoko du diskoa ekoizteko.

Iñigo Muguruzaren omenezko beka jarri dute abian Elkar argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak: Paradisu Zinema. 2023ko hau izango da lehengo deialdia eta proiektuak aurkezteko epea ekainaren 30era bitarte zabaldu dute. 

Jatorrizko eta euskarazko lanak onartuko dituzte soilik, beste inon saritu edo argitaratu gabekoak. Interesa dutenek sormen lanaren azalpen laburra (1-3 orri bitartekoa), bi kantaz osatutako lagina eta datu pertsonalak bidali behar dituzte  paradisuzinemabeka@elkar.eus helbide elektronikora. Posta arruntez ere egin daiteke.  

Epaimahaia EHZ Festibaleko Joana Barbierrek, Elkar Musikako Andres Camiok, eta Antxe Irratiko Maia Muruagak osatuko dute. 10.000 euroko balioa duen beka honen erdia Elkar estudioetako grabaketa-orduak eta edizioa ordaintzeko baliatuko du(te) irabazlea/ek. Beste erdia argitalpen kostuetarako eta sustapenerako erabiliko dute. Irabazleak urtebete izango du, asko jota, lana amaitzeko, eta gutxienez hamar kanta izan beharko ditu. Gainera, 2024ko EHZ Festibalean jotzeko aukera izango du. 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.