entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-05-25

Hutsaren Hatsa diskoa kaleratu du Aguxtin Alkhat musikariak

Erre Hitza bideoklipa ere zabaldu du baxe nafartarrak bere hirugarren estudioko lana ezagutzera emateko.

“Minaren ondorengo biziberritze ba da, zauriak erabat sendaturik indartsu iristen den ahots bat”. Halaxe definitu du Aguxtin Alkhat musikaren baxenafartarrak bere disko berria.

Hautsaren Hatsa du izena eta, kaleratzearekin batera, Erre Hitza kantaren bideoklipa ere estreinatu du.

Folk-rock kutsua darien zortzi abestik osatzen dute lana, eta Alkhatek Beran duen Atala estudioan grabatu du diskoa. Horretan bidelagun izan ditu hainbat adiskide zahar: Julien Labat (gitarra) eta Xan Bidegain (baxua). Horrez gain, Pierre Sanglak bateria jo du —aurreko diskoetan Felix Buffek egin du—. Kamila Zubeldiaren eta Kiki Graciet-en laguntza izan du ahotsetan eta aho-soinuarekin, hurrenez hurren. Diskoa argitaratzeko Hutsaren hatsa zigilua sortu du Alkhatek.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.