entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2006-04-07

HUGO RACE + FEDERATION X

Hugo Race zuzenean Hugo Race zuzenean
Hugo Race-k, Federation X talde esanguratsuarekin batera Gazteszenan joko du apirilaren 20an. 22an (larunbata) berriz, Atarrabiako Totem aretoan ariko dira australiarrak.
Melbournetarra dugu, musika tresna askoren jolea, ekoizle, kantari eta egilea, artista eklektiko eta oparoa. Estatu Batuetan, Britainia Handian, Frantzian, Alemanian eta Italian bizi izan eta lan egin du 1988az geroztik. The Birthday Party ospetsuaren azken aldian Nick Cave-rekin lanean hasi ondoren, haren Bad Seeds taldearen sortzaileetarikoa (1983) eta musikari garrantzitsua izan zen aldi batez. 1990eko hamarkadan 9 disko kaleratu zituen herrenkadan bere izenez The True Spirit, Berlingo musika taldearekin, Alemaniako Glitterhouse eta Normal zigi-luentzat, eta herrenkada bukatzeko "Long Time Ago" atzera begirako cd bikoitz bat, 2001ean. Hona zer dioen bere disko atera berriaz: "TAOIST PRIESTS esan daiteke egile bilduma bat dela; hitzetan eta ahotsetan indar handia jartzen du. Azken sei diskoetako soinu eta giro guztiak ikuspegi bakarrean bildu dira, geruza asko dituen autorretratu bat balitz bezala ". FEDERATION X 1998an sortu zen AEBn, Washington estatuko Bellingham-en. Askotariko eraginak ageri zituela -Black Sabbath, Hank Williams, Mudhoney, Shellac, Karp, Neurosis, Built To Spill, Zeke...-"Federation X" diskoarekin plazaratu zen eta erakutsi zuen Ipar Amerikako underground eszenategiko "the next big thing" izateko oso gai zela. Hala ikusi zuen noski Touch and Go Records etxeak eta berehala fitxatu zuen.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.