entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-06-09

Hiriko Soinuak lehiaketa abian, Euskal Herri osoko taldeentzat irekia

Irabazleek disko bat grabatu eta BECeko jaialdi batean parte hartu ahal izango dute. Izena emateko epea uztailaren 23ra arte dago zabalik.

Barakaldoko Udalak 'Hiriko soinuak' lehiaketa jarri du martxan. Deialdia Euskal Herriko taldeei zuzenduta dago; hasten ari diren horiei, edota oraindik oso entzutetsuak ez direnei.

Interesa dutenek hirikosoinuak@gmail.com helbidera bi abesti bidali beharko dituzte mp3 formatuan, uztailaren 23a baino lehen. Horrekin batera, taldearen edo artistaren argazki bat eta ibilbidearen edo hasieraren zergatia azalduko duen testu bat. Taldekideek 16 urte baino gehiago eduki behar dituzte eta, asko jota, disko bakar bat aurretiaz grabatuta.

Epaimahaikideek hiru onenak aukeratuko dituzte bi kategoriatan: orokorrak eta Barakaldokoak. Sei banda horiek, hiruna kategoria bakoitzeko, final handian lehiatuko dira irailaren 25ean Barakaldo Antzokian. Bi irabazleak aukeratzeaz aparte, 'Berdintasuna' eta 'Euskara' mailetako irabazleak ere izendatuko dituzte.

Bi irabazle handiek BECen urriaren 30ean egingo den festibal batean parte hartuko dute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.