entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2005-05-09

HIP HOP EGUNA HERNANIN

Ez dira gomazkoak... dirudien arren... Ez dira gomazkoak... dirudien arren...
Ekainaren 11an, larunbatarekin, Hip-Hop Eguna burutuko dute Hernanin. Goizean hasi eta arratsaldera arte, Hip-Hop mugimendua eta, oro har, musika beltza gehiago ezagutarazteko xedea izango du egitasmo honek. Egitaraua guztiz osatuta ez badago ere, aurrerapena daukauze hemen.
11:00etatik 14:00etara: Grafittti, Scratch Eta Breakdance Tailerra
Hip-Hoparen atal desberdin hauetan aditua den jendeak oinarrizko azalpenak emango ditu eta hurbiltzen den orok teoria praktikan jartzeko aukera izango du. Aukera izango du break dantza zer den ezagutu eta monitore baten laguntzarekin pausu batzuk frogatzeko, aukera ere sprai batzuk hartu eta panel batean margotzeko eta aukera, azkenik, biniloak zirikatu eta scratcha egiteko teknika ezagutzeko.

14:00-18:00 Diska jartzaileen sesioak
musika beltza delakoaren zuhaitz aberatsaren barruko azpiestilo desberdinak entzun ahal izango ditugu.

18:00-20:30 Goizean monitore lanetan aritutakoek Erakustaldia eskainiko dute.

Euskal Herriko txoko guztietatik iritsitako break dantzariak gonbidatu ditugu. Horretaz gain, rap abeslari gazteen topaketa ere izango da eta orain arte, jende aurrean, baldintza egokietan abesteko aukera izan ez duten abeslari gazteek mikrofonoa zabalik izango dute errimak lau haizeetara zabaltzeko.

Hau guztia Hernaniko TILOSETAKO pasealekuan.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.