entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-01-12

HELMET, LEHEN ALDIZ EUSKAL HERRIAN

Helmet et et et Helmet et et et
Helmet taldea lehen aldiz arituko da Euskal Herrian. Otsailaren 7an da hitzordua, Bilboko Santana 27 aretoan (Bilboko Kafe Antzokiaren itxieraren ondotik). Haiekin batera Totimoshi taldeak joko du.

Helmet 1989 urtean Los Angelesen sortutako taldea da, Page Hamilton abeslari eta gitarra-jole moduan azaltzen delarik, John Stanier gitarra jole moduan, Peter Mengede australiarra gitarra erritmikoan eta Henry Bogdan baxuan.

90. hamarkada hasierako hardcore eta metal musikan talde handienetako bat izan da, soinu propioa sortuz, riff izugarriak, soinu indartsu eta era berean melodikoa, batzuetan abesteko eran hasierako Black Sabbath (Ozzy Osbourne garaikoa) gogora ekarri digu beti.
Talde asko eragin izan ditu, Euskal Herrian Dut taldea adibide, hauen eragin handienetako bat Fugazirekin batera Helmet izan baitira. Beraien sei diskoetatik esanguratsuenak Meantime, Betty eta Aftertaste dira. Behingoz lehen aldiz gure artean izango ditugu, gertuen (bederen Pirinioetako hego aldera) Madrilen jo izan baitzuten Marilyn Manson-ekin duela zortzi bat urte, hori bai hasierako formaziotik Hamilton jauna soilik geratzen dela uste dugu, itxaronaldia pena merezi izan duela espero dugu.

Beraiekin batera Totimoshi datozte. Helmet taldeko Page Hamiltonek ekoiztu du beraien lan berria Ladr
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.