entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-05-29

HELDU DA GETXOKO XIX. NAZIOARTEKO BLUES JAIALDIA

Buddy irribarrestu Buddy irribarrestu

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Ekainaren 8tik 10era Getxo & Blues jaialdiaren edizio berri bat burutuko da. Munduan dauden blues estilo desberdinen erakusleiho bihurtuko da Getxo hiru egun ahuetan zehar. Eta betiko moldez, musika ezin hobea entzuteko parada izanen dugu, esaterako, Buddy Guy maisuaren eskutik.
Aurtengo proposamenean artista handiak eta musikari gazteak bilduko dira. Lehen egunerako aperitibo modura, Hash etorriko zaigu, Fito&Fitipaldis edo Flying Rebollos taldeetan zaildutako musikariak blues-rock ona jotzeko biltzen dituen euskal taldea.
Hashen ondoren, Sherman Robertsoni ailegatuko zaio txanda, swamp blues, zydeco eta rhythm&bluesaren doinuak uztartzeko.
Biharamunean aurtengo edizioaren artistarik garrantzitsuenaren txanda izango da: Buddy Guy handia, Chicago Blueseko izar handietako bat.
Bukatzeko, ohi bezala, jaialdiaren urrezko amaiera abeslari baten eskutik etorriko da: Zora Young, hiru hamarkada luzeko ibilbidea duen artista ospetsua.

>ARTISTAK

Hash: Blues rock erritmoak, country, jazz eta rhythm&blues eta soul soinuen zipriztinak; oso eragin desberdinak biltzen ditu: Fabulous Thunderbirds, Steve Ray Vaughan, Rolling Stones, The Band, Neil Young, Black Crowes, Otis Redding, Allman Brothers, Little Walker, Muddy Waters, Taj Mahal, Johnny Winter, Bob Dylan
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.