entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-12-13

HATORTXUROCK 9.5 JAIALDI ERRALDOIA BEGI BISTAN

Aurtengo kartela. Aurtengo kartela.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Urtarrilaren 10ean Des-Kontrol, Txarrena, Kop, Anestesia, EH Sukarra, Zea Mays, Hesian, Su Ta Gar, Kauta eta Tximeleta taldeak Berriobeitiko bi eszenatoki erraldoietan arituko dira.

Aurten, bi karpa erraldoitan egingo dira kontzertuak, bost taldek joko dute hauetako bakoitzean, tarteka batean eta bestean; eta, jakina, festa erabatekoa izan dadin, hainbat DJ izango dira. Karpa bakoitzean kontzerturik ez dagoen bitartean arituko dira DJ hauek.

KARTELA

DES-KONTROL, TXARRENA, KOP, ANESTESIA, EH SUKARRA, ZEA MAYS, HESIAN, SU TA GAR, KAUTA ETA TXIMELETA


Historia pixka bat eta aurtengo edizioa

Hatortxurock / Hator, hator neska mutil etxera, errepresaliatu politiko eta euren senitartekoen aldeko kontzertua, 1999. urtean egin zen lehen aldiz, eta bere 6. ediziora arte beti abenduan egiten bazen ere, 7.enetik aurrera urtarrilean egin izan da. 9,5 edizioa berriro ere hilabete horretan izango da, bosgarren urtez BERRIOBEITIn. Oraingoan, ordea, hainbat aldaketa dakarzkigu iazko edizioarekin alderatuta: alde batetik, iazko esperientziaren ondoren, aurten egun bakar batean egingo da, URTARRILAREN 10ean, LARUNBATEAN. Beste aldetik KONTZERTUETARAKO BI KARPA ERRALDOI egongo dira. Kontzertuak 19,00etan hasiko dira, GARRANTZITSUA DA HAU AZPIMARRATZEA. Sarrerek 18 euro balio dute aldez aurretik erosita eta 21 bertan erosten badira.
9,5. edizioa? 10.a berehala ospatuko da, eta berezia eta desberdina izatea nahi dute, horregatik deitu diogu honi Hatortxurock 9.5. HAMARGARRENA URTE HASIERAN AURKEZTUKO DA.


TALDEEI BURUZ OHAR BATZUK
Oscar Beorlegi kazetariaren testua:

Jaia 19.00etan hasiko da DES-KONTROL taldearen eskutik. Arrasateko talde honek Durangoko Azokarako editatuko duen bere disko berria aurkeztuko du Hatortxurocken. TXIMELETA taldeak emango dio amaiera festari. Zein beste talde etorriko da disko berria besapean? KAUTAk, adibidez, iazko esperientziaren ondoren errepikatu egingo du Hatortxurocken, eta CD berria dakarte, Isladak. HESIAN taldeak arrakasta handia lortu zuen iazko edizioan modu esperimentalean sortutako gune alternatiboan, eta oraingoan eszenatoki handian joko dute Herriaren oihua euren lehen lana aurkezten.

Edizio honetan hainbat garaitako taldeak elkartuko dira, baina denek ezaugarri komuna dute: euskara espresiobide da guztiontzat. ZEA MAYS gazte beteranoak ere gure artean izango dira eta baita sustrai zaharragoak dituzten baina sasoi betean dauden beste hainbat talde ere, SU TA GAR, EH SUKARRA edo ANESTESIA, esaterako. Eibarkoa da lehen taldea, SUTA, eta etenik gabe aritu dira, 1988ko abuztuaren 14an euren lehen kontzertua eman zutenetik. Aitor Gorosabel buru duen taldeak bere 20. urteurrena ospatzeko bira antolatu du. Urtebetetze hau berezia denez, orain arte eskaini ez duten ikuskizuna prestatu dute, aspaldi jo ez dituzten abesti askoren soinuan bidaia magikoa egiteko bereziki diseinatuta. EH SUKARRAk, arrakasta handia eta 90. hamarkadatik hasita ibilbide luzea duen taldeak, bere kanta mitikoak errepasatuko ditu, iaz argitaraturiko zuzeneko CD batean bildu zituztenak. ANESTESIA, eszenatokietara Hatortxurock 8an itzuli zen taldea, bere musika basatia deskargatuko du berriro ere eszenatoki gainean, bere birako azken saioan. Eta itzuleraz ari garenez, ezin aipatu gabe utzi edizio honetan
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.