entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2006-11-11

HATORTXU ROCK JAIALDIRAKO BOST SARRERA ZOZKETATZEN DITUGU

Hatortxu Rock 8 Hatortxu Rock 8
Hatortxu Rock jaialdia urtarrilaren 13an burutuko da, Berriobeitin (Nafarroa). Etorri nahi baduzu, erraz asko lor dezakezu sarrera bat doan. Gure buletinean izena eman baino ez duzu egin behar eta 5 sarreren zozketan parte hartuko duzu. Irakurri hemen oinarriak eta epeak.
ZOZKETA
- Bost sarreren zozketan parte hartzeko azken eguna abenduaren 28a da (egun hori barne).
- Gure webguneko goi aldean dagoen kutxatxoan zuen e-posta sartzearekin aski da buletinean alta emateko.
- Irabazleei e-postaz jakinaraziko zaie notizia eta bide batez beren izen abizenak eskatuko zaizkie kontzertu eguenean sarrerak eskuratu ahal izateko.
- Irabazleek kontzertuaren txarteldegian eskuratuko dituzte sarrerak. Bertan beren izen-deiturak eskatuko zaizkie.

KONTZERTUA
Euskal presoen aldeko neguko jaialditzarrak zortzigarren edizioa beteko du aurten. Esan bezala, urtarrilaren 13an burutuko da, gaueko 21:30etatik aurrera. Anestesia, Soziedad Alkoholika, Piperrak, Gatibu eta Habeas Corpus ariko dira.
Sarrerak aurretik erosten ahal dira 15 eurotan eta 18 eurotan txarteldegian bertan.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.