entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-11-20

HATORTXU ROCK JAIALDIRAKO 10 SARRERA ZOZKETATZEN DITUGU


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Entzun! aldizkariaren harpideen artean, buletin elektronikoaren bazkideen artean eta gure buletin elektronikoan abenduaren 15etik aurrera izena ematen dutenen artean Hatortxu Rock 9 jaialdirako 10 sarrera zozketatzen ditugu. PARTE HARTU!!!

ZOZKETAREN ARAUAK

1. Abenduaren 15etik 30a arte (aipatu egun biak barne) gure buletin elektronikoan izena ematen duten guztiek parte hartu ahal izango dute zozketan, eta baita Entzun! aldizkariaren paperezko edizioaren harpidedun guztiek eta gure asteroko buletin elektronikoaren bazkideek ere.

2. Buletinean alta emateko, www.entzun.eus-en hasierako orrian goikaldeko kutxatxoan (eskuin aldean) e-maila sartu baino ez da egin behar.

3. Entzun! aldizkariaren harpidea bazara, e-postaz edo telefonoz (948 121976) zure izen abizenak eta NAN zenbakia igorri besterik ez duzu egin behar.

4. Buletin elektronikoaren bazkide bazara, e-postaz zure izen abizenak eta NAN zenbakia igorri besterik ez duzu egin behar.

4. Irabazleei e-postaz jakinaraziko zaie berria. ADI EGON! URTARRILAK 7 baino lehen irabazleen erantzunik jaso ez badugu, sarrera GALDUKO dute eta beste parte hartzaileen artean berriz zozketatuko da.

5. Irabazleek txarteldegian eskuratuko dituzte sarrerak kontzertuaren egunean bertan beren izen abizenak eta NAN edo ENA erakutsiz.

6. Ez dira irabazleen izenak argitaratuko.


ZORTE ON!!!
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.