entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-02

Grises taldeak azken bira iragarri du

Hamarkada bat baino gehiako eszenatokietan aritu ondoren, agur esateko kontzertu-sorta antolatu dute. Azkena abenduaren 30ean izango da Azpeitian.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Grises boskoteak behin betiko agurra iragarri du. 2009an Zestoan sortu zen indie-pop musika taldeak bere ibilbidea amaituko du eta, zalegoa behar bezala agurtzeko, azken kontzertu bira baten berri zabaldu dute. Aurrerago data gehiago izango direla adierazi dute, baina momentuz ondorengoak dira baieztatu dituzten hitzorduak: 

Lehena maiatzaren 5ean izango da, Huescan (Feria Aragonesa de Mozón).
Ekainaren 23an Vianan ariko dira, Mugacu Fest jaialdian.
Abuztuaren 13an Aranda de Dueron, Iraila hasiera-hasieran Logroñon… 
Eta irailaren 29an itzuliko dira Euskal Herrira: Irun Zuzenean festibalean joko baitute.
Donostian urriaren 28an egingo dute saioa, Dabadaba aretoan.

Azken-azken kontzertua, aldiz, abenduaren 30ean emango dute Azpeitiako San Agustin aretoan.

“Bihotza beteta” badoazela esan dute. Eta Holy Fire Designs Studiok diseinatutako irudi bat baliatu dute amaierako bira hau promozionatzeko.

Ia 15 urte joan dira Eñaut Gaztañaga, Amancay Gaztañaga, Alejandro Orbegozo, Raul Olaizola eta Gaskon Etxeberria elkartu zirenetik, eta orotara bost disko atera dituzte; azkena 2020an: Talismán. 

Kontzertuetarako sarrerak eskuragarri daude jada ayukenmp.com webgunean

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.