entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2006-05-03

GRANT W. MCLENNAN ZENDU DA

Agur Grant Agur Grant
The Go Betweens taldeko sortzaile eta partaidea zena zendu egin da lotan zegoela bere Brisbane-ko etxean.
Australiako pop musikan aitzindaria izan zen McLennan 1958. urtean jaio zen Rockhampton-en. Unibertsitatean ezagutu zuen Robert Foster-ekin batera The Go Betweens sortu zuen eta 1981. urtean euren estreineko lana kaleratu zuten, Send Me a Lullaby. Taldeak gora beherak izan ditu urte guzti hauetan zehar baina kideen arteko harremana ez da inoiz gaiztotu eta proiektu pertsonalentzako denbora tarteak hartu izan badituzte ere beti izan dira erreferentzia zuzena adibidez Belle and Sebastian bezalako talde gazteagoentzat. Taldearen azken diskoa, Oceans Apart, kritika izugarri onak jaso ditu mundu osoan zehar eta Australiako hedabide eta gizarte arlo ezberdinetan adierazi duten mina, Grant W. McLennan-ek artista eta pertsona gisa utzi duen hutsune sakonaren froga izan dira.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.