entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-03-30

Gozategi eta Haize Arrosa taldeek joko dute 2023ko Herri Urratsen

Su ta Gar bandak konposatu du Maiatzaren 14an Senpereko lakuaren inguruan izango den festaren abestia, Urratsak Zubi izenburupean.

Atzera kontaketa hasi da 40. Herri Urratserako. Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa handia Senpereko lakuan antolatuko dute aurten ere, eta pixkanaka-pixkanaka ari dira iragartzen zein taldek emango duten kontzertua. 

Haize Arrosa bandaren parte hartzea konfirmatu dute. Berrizko taldeak doinu dantzagarriak eramango ditu Herri Urratseko oholtzara: folk-rock, Irish-folk-rock, pop-rock, country-rock, elektro-pop-triki, world-fusion, balada, flamenkoa, mex, fandangoa, a capella edota ambient... Joko dute, ziur, aurkezpen-single modura plazaratu zuten eta Onintza Enbeitak idatzi zuen Tortolaraino kanta. Bestetik, Gozategi taldeak ere egingo du ekarpena. 

Maiatzaren 14an izango da festa handia, eta programazio osoa apirilaren 18an zabalduko dutela argitu dute. Dagoeneko ikusgai eta entzungai dago, ordea, 40. Herri Urratsi doinua eta hitzak jarriko dizkion Urratsak Zubia bestia. Su ta Gar talde eibartarrak konposatu dute, Donostiako Elkar estudioetan grabatu dute, eta Inge Arin artistak egindako bideokliparekin batera sareratu dute. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.