entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-07-13

Gorka Suaia eta Ama Rebel-ek bi abestiko single berria eta bideoklip bat kaleratu dituzte

Subgrabe Artean eta Selfie ala Hil dute izena kantek, eta bigarrenaren kasuan ikus-entzunezko pieza ere osatu dute.

Reggae unibertso zabala esploratzen duten bi kantaz osaturiko singlea da Gorka Suaia & Ama Rebel binomioak eman duen berriena.

Gorka Suaik rapean eman zituen bere lehenengo pausoak, gero raggamuffina jorratzera pasatzeko. Zentzu horretan, Ama Rebel bere backing band gisa uler daiteke, bere konposizio eta doinuak zuzenean aurkezteko beta eskaintzen dion musikaria. Ekoizpenaz, ordea, Pantx arduratu da.

Bi kantu, beraz, single honetan entzungai. Alde batean, Selfie ala hil. Selfieak ateratzeko modatik abiatuz, abestiak egungo gizarteak daraman bizimodu ero eta azkarra du ardatz, itxurakeria zorrotz kritikatuz.

Beste aldean, Subgrabe artean. Beren estiloaren lagin fidelagoa, akaso, raggaean zentratua, nostalgia bidelagun izanda, etorkizuna eraikitzen jarraitzeko prest agertzen dira.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.