entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-07-24

Glad is The Day bueltan da

Musika jaialdiaren 7. ekitaldia Donostiako Gladis Enea edo Cristina Enea parkean egingo dute abuztuaren 27an, eta orotara 16 talde eta artistak emango dute kontzertua.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Datorren abuztuaren 27an, goizeko 11:30ean hasi eta iluntzeko 20:30ak bitarte, musikak Donostiako Egia auzoko berdegunea beteko du. Gladis Enea edo Cristina Enea parkeak 16 kontzertu hartuko ditu eta, horrez gain, DJ saioak, piknikak eta 50 postutik gora izango dituen artisau azoka ere izango dira aukeran.

Glad is The Day jaialdiaren izenak Gladis del Estal ekintzaile dakar gogora, Guardia Zibilak 1979an Tuteran hil zuen egiar ekologista. Festibalaren 7. edizioa izango da aurtengoa.

Zuzeneko emanaldiak doakoak izango dira, eta bi agertokitan gertatuko dira. Eszenatoki nagusian, sei taldek aurkeztuko dituzte beren proposamenak: La Ola Maldita donostiarren surf rocka, Kulto Kultibo irundarren rap-reggaea, Nakar-en postpunk elektronikoa, Las Ligas Menores argentinarren pop indiea, Tito Ramirezen doinu beroak eta Señor Noren punk-rocka.

Bigarren agertoki bat ere izango da, Hondamen Sonikoa, hip-hop doinuei eta soinu urbanoei zuzendua. Suso (Dj), Euskoprincess (Live), Alai (Live), Yxeb3000 (Dj), Kievra (Live), Mutiko, Denso & Tatta (Live), Gazzi (Dj) eta Yugen Kala (Djak) ariko dira bertan.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.