entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-07-05

GETXO, GASTEIZ ETA DONOSTIAN JAZZA IRAKITEN DAGO

Lotura erlazionatuak
Hemen ditugu, ate joka, Euskal Herriko jazzaldi inportantenak: Getxo, Gasteiz eta Donostiakoa. Honatx hiruen egitarauak. On egin.

GETXOKO XXXII. NAZIOARTEKO JAZZALDIA
2008ko Uztailaren 7tik 12ra
Kontzertu Nagusiak: Biotz Alai plazan, 21.30etan
"Hirugarren Milurtekoa": Getxo Antzokiko plazan, 19.30etan, sarrera dohainik



Beste behin ere, XXXII. Jazzaldiak gaur egungo jazz musika interesgarria ekarriko du Getxora. Uztailaren 7tik 12ra, Algortako Biotz Alai plazan (21.30ean), gaur egungo jazzeko figurarik onenetarikoak elkartuko dira, bai eta Talde Lehiaketan parte hartuko duten etorkizun handiko figura gazteak ere. Esperientzia eta gaztetasuna esku-eskutik joango dira, jazzaren zirkuituan ibilbide luzea egin duen jaialdi honetan. Gainera, Jazz Euskadi 2008 zirkuituaren hasiera ere izango da.

Aurten, The Manhattan Transfer taldeak irekiko du jaialdia, eta horixe izango da inaugurazio eguneko kontzertu bakarra. 35 urte gehiagoko karreraren ostean, "Extensions" edo "Vocalese" disko bikainak grabatu eta zenbait Grammy irabazi ostean, talde hau da nazioarteko jazzaldietako eskaintza gehien jasotzen duenetako bat, bere lau abeslarien ahots dotoreak izanik erakargarritasun nagusia.

I
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.