entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2006-08-17

GAZTELUPEKO HOTSAK-EN DISKO BERRIAK

Kontuz hi, Aterkings bueltan dira! Kontuz hi, Aterkings bueltan dira!
Soraluzeko zigiluak irailean argitaratuko dituen diskoen berri eman digu. Talde ezagunak eta berriak, beti ere askotarikoak: Mahaster River, Aterkings, Conxita, Bide Ertzean eta Los Reyes del KO.
Mahaster River. Hainbat taldetan (Cool Panic, Azkaiter Pelox) aritutako musikariek osatutako Bergarako hirukote gaztea. Gitarra elektrikoa, hamabi soketakoa eta baxua erabiliz bluesa, countrya eta flamenkoaren mundutik bidaiatzen dute. Gai propioak eta bertsioak, abestuak eta instrumentalak. Andoaingo Garate estudioan grabatua, irailaren bigarren astean kaleratuko da "Irtenbiderik gabeko autobiak" titulupean.
Aterkings. Abuztuan grabatu berri dute euren bigarren emaitza. Rockanroll kantuez betea. Oraingoan luzeagoak eta gitarra gehiago dutenak. Jose Lastra teknikariarekin. Irailaren bukaeran kaleratuko da.
Conxita. Pomada taldeko Helena Casas ek zuzendutako pop talde berriaren lehen diskoa apaintzen ar dira, Kataluniako kantagintzaren onenatik elikatuz. Carles Belda, beste pomadakideak ere parte hartu du trikiarekin. Urriaren 1ean kalean.
Bide Ertzean. Ubeda anaien taldeak bere seigarren diskoa grabatu berri du Kaki Arkarazorekin Garate estudioan. Bertan, Quique Gonzalez eta Gorka Urbizu (Berri Txarrak) parte hartu dute koroetan. Joserra Senperena pianojotzailea bosgarren kide eginik, irailean burutuko dituzte nahasketak urriaren hasieran kaleratzeko Non dira izenpean.
Los Reyes del KO. Badira bi urte Marcos Coll eta Adri
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.