Martxoaren 7ra arte zabalik izango da maketak bidaltzeko epea.
Dagoeneko martxan da
Gaztearen XX. Maketa Lehiaketa. Martxoaren 7ra arte izango da maketak aurkezteko epea. Gutxienez 3 eta gehienez 5 kantu bidali beharko dira eta bi bide daude horretarako: Gaztea atarian abestiaren bideoak igota edo maketalehiaketa@eitb.com helbidera email bat bidaltzea taldearen datuekin eta Myspacen kantu horiek dauzkaten estekekin.
Emaila bidaltzen dutenek hainbat datu gaineratu beharko dute: abestien izenburuak, talde edo bakarlariaren izena, herria, harremanetarako telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Internetez bideoak igotzen dituztenek formulario batean eman beharko dituzte datu horiek.
Aurreko urteetan bezala, aurten ere
bi sari daude jokoan: Epaimahaiaren saria eta Entzuleen saria. Epaimahaiaren Saria jasotzen duen talde edo bakarlariak 6.000 euro eta Gazteak hautatutako ekoiztetxe batekin bideoklip bat grabatzeaz gain, Bilbao BBK Live musika jaialdi entzutetsuan jokotzeko aukera izango du.
Bestalde, Entzuleen Saria lortzeko lehian, epaimahaiak 10 maketa onenak aukeratuko ditu. Hala, Gaztea atarian sartuta, edonork izango du abesti gogokoenari botoa emateko aukera. 2.000 euro irabaziko ditu boto gehien izango dituenak.
Gainera, irabazleek Gaztea Live saioan zuzenean joko dute!