entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-10-09

Gazte Talent 2019 lehiaketa, martxan!

Hirugarren urtez, Arabako eta Trebiñuko bakarlari nahiz musika talde gazteak sarituko dituzte.

Jimmy Jazz elkarteak Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren laguntzaz antolatzen duen Gazte Talent lehiaketaren hirugarren ekitaldia abian da.

Araban edota Trebiñun bizi direnek har dezakete parte, baita bertan lan egin nahiz ikasten dutenek ere. Izena emateko ezinbesteko baldintza da aldez aurretik inongo diskoetxeren bitartez lanik argitaratuta EZ edukitzea. Aldiz, ez dituzte alboraketarako kontuan hartuko lan autoekoitziak; hau da, lan autoekoitziak argitaratu dituztenek BAI, badute txapelketa honetan lehiatzeko aukera. 

Sariak bi kategoria ezberdinetan banatuko dituzte:

  • 14 eta 24 urte bitartekoen kasuan: Gazte Talent Saria (1.000€)
  • 25 eta 35 urte bitartekoen kasuan: Laboral Kutxa Gazte Talent Saria (1.000€)

Izena emateko epea urriaren 7an zabaldu dute, eta azaroaren 18ra arte luzatuko da. Emailez bidal daiteke lehiaketaren oinarrietan (INFO+ hemen) zehaztutako dokumentazio guztia (gaztetalent@gmail.com) edota bertatik bertara honako helbide honetan:

Jimmy Jazz ofizina. Aldabe 34, 1º eskuin, Gasteiz. 10:00 – 14:00.

 

Aurkeztutako lan guztien artean, epaimahaiak 10 finalista aukeratuko ditu. Bigarren faseko muina zuzeneko kontzertuak izango dira eta, beraz, lehiakideek 30 bat minutuko emanaldia planifikatu beharko dute.

  • Laboral Kutxa Gazte Talent sarirako finaleko kontzertuak abenduaren 3an izango dira Jimmy Jazz aretoan.
  • Gazte Talent sarirako finaleko kontzertuak, aldiz, abenduaren 4an izango dira Jimmy Jazz aretoan baita ere.

 Finalera heltzea lortzen dute talde guzti-guztiek jasoko dute 200 euroko ordainsaria.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.