entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-11-28

Gatiburen ‘EH DiStopikala’ heldu da

Hiruko bizkaitarraren zazpi kanta berrian entzungai daude jada plataforma digitaletan, baina formatu fisikoan Durangoko Azokarekin batera iritsiko da. Aurkezpen kontzertua martxoaren 18rako iragarri dute, Miribillan.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
https://youtu.be/4NGqhv5CvMw
Ezin Disimulatu - Gatibu

Gatibu taldeak disko berria osatu du: EH Distopikala. Aurreko lanetan gertatu bezala, oraingo hau ere zazpi kantek osatzen dute. Gironako Music Land estudioetan grabatu zuten Emili Boschen gidaritzapean. Shakera, Mariah Carey, Fito, Jarabe de Palo, Amparanoia eta El Último de la Fila taldeak pasa izan dira handik lehenago. Zati bat udan egin omen zuten Sardui eta enparauek, eta irailean berrartu zuten azken txanparako. 

Rockari inoiz uko egin gabe, oraingo honetan munduko musikei eta sonoritate berriei ateak zabaldu dizkietela adierazi dute eta, zentzu horretan, orain arteko exotiko eta dantzagarriena dela. Doinu elektronikoak, funk pasarteak eta reggae kantak ere hartzen ditu EH Distopikalak. Gainera, hainbat kolaborazio ere ekarri dituzte, tartean, Juantxo Skalari. 

Gaur egun Alex Sardui (ahotsa), Gaizka Salazar (bateria), Haimar Arejita (gitarrak, teklatua) eta Ekain Alzola iritsi berria (Mikel Caballeroren ordez batu da) dira Gatibu. Estudioko disko berriena plataforma digitaletara igo dute jada, baina formatu fisikoa eskuratzeko Durangoko Azokara arte itxaron beharko dute zaleek

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.