entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-01-31

Gatibuk 20 urte

Talde bizkaitarrak bi hamarkada beteko ditu aurten eszenatokietan, eta urteurrena ospatzeko hitzordu berezia prestatzen ari dira datorren martxoaren 28rako, Miribillan.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

2000 urtean elkartu ziren lehen aldiz Alex Sardui, Haimar Arejita, Gaizka Salazar eta Mikel Caballero, rock & rolla euskaraz egiteko gogoz. Elkartu, entseatzen hasi eta bi urtera, Zoramena diskoa atera zen, eta haren atzetik beste zazpi lan luze, eta ehundaka kontzertu.

2020 urtea mugarria da, beraz, Gatibu taldearentzat: 20 urte eszenatokietan. Horregatik, urte hauetan guztietan alboan izan dituzten zaleekin ospatu nahi dute urteurrena eta, hain justu horretarako, kontzertu berezia emango dute datorren martxoaren 28an, 20:00etatik aurrera, Bilboko Miribillan.

Sarrerak eta informazio gehiago: HEMEN

Bien bitartean, bizkaitarrek biran segitzen dute Azken Indioak diskoarekin. Hala, Martxoaren 28an Euskal Herrian jo aurretik, Espainiako eta Kataluniako hainbat hiritan ariko dira: Salamanca, Madrid, Santiago de Compostela, Tameiga, Girona eta Bartzelona.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.