entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-07-12

Furfurietan kontzertu-zikloa hartuko du Sarak

Uztailaren 13an, eta abuztuaren 6an eta 13an bina zuzeneko izango dira Plekako baratzean. Lehen hitzorduan, Amorante eta Rukula ariko dira.

Rukula Rukula

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Sarako Pleka eta Usopop elkarteak, elkarlanean, Furfurietan izeneko kontzertu-zikloa antolatu dute. Hiru saio bikoitz izango dira guztira, Plekako baratzean guztiak.

Lehenengo kontzertu bikoitza uztailaren 13an izango. Aurki diskoa kaleratzekotan den Amorante igoko da oholtzara lehenik, eta Usurbilgo Rukula talde instrumentalak egingo du saioa segidan.

Abuztuaren 6an Haira musika taldearen eta Bretainiako La Houle bandaren txanda izango da.

Eta, zikloa ixteko, abuztuaren 13an, Dame Area italiar-kataluniarrek joko dituzte tekno punk doinuak, batetik; eta Nakar talde donostiarraren, bestetik, elektro-pop doinuak eramango ditu.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.