entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-08-29

Folk musikak Urduña hartuko du irailaren 1etik 3ra bitarte

UrduFolk jaialdiaren 11. edizioan, Euskal Herriko, Galizako eta Kataluniako taldeak ariko dira, aire librean, Foru Plazan.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Iraileko lehenengo asteburuarekin batera itzuliko dira folk doinuak Urduñara. UrduFolk jaialdiaren 11. Edizioa hilaren 1etik 3ra bitarte izango da. Kale-animazioa, kontzertu didaktikoak eta Udal-bandaren emanaldiek beteko dituzte bazterrak, baina egitarauko hitzordurik garrantzitsuenak kontzertuak izango dira.

Guztiak aire librean izango dira, Foru Plazan eta, Euskal Herriko taldeak ez ezik, Galizakoak eta Kataluniatik etorritakoak ere igoko dira oholtzara.

Guadi Galego (galizar eszenako izen entzutetsua), Goxua n’Salsa (doinu latinoak euskaraz), Sensei Music Ensemble (Amurrioko Alex Lopez kontrabaxu-jotzailea buru) eta Guillem Anguera dira 2023ko UrduFolk jaialdiaren kartelak dakartzan izenetako batzuk.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.