entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-08-02

Ezpalak, Los chicos del Maiz, Merina Gris, Belako eta STR pasatuko dira Gasteizko txosnagunetik

Gasteizko Txosnak elkarteak 2023ko Andre Maria Zuriaren jaietarako antolatu dituen kontzertuak hiru agertoki ezberdinetan izango dira.

Ezpalak Ezpalak

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Gasteizko Aste Nagusia ate-joka dator, eta abuztuaren 4tik 9ra bitarteko jaietan musika eskaintza zabala izango da Arabako hiriburuan. Udalaren eskaintzaz aparte, Gasteizko Txosnak elkarteak antolatutako zuzeneko-programa oparoa ere izango da. Aurreko urteetan bezala, txosnek antolatutako ekitaldiak Arabako Campusean izandi dira, Etorri Gugana! Lelopean.

Hiru agertoki iragarri dituzte: bi karpa, eta aire zabaleko beste bat. Zeledon jaitsi eta Aste Nagusia ofizialki hasi bezperan, gainera, Entxosnazio eguna egingo dute (abuztuak 3), eta Sres Tensos, Bulego, Malandro eta Xerularen kontzertuez gozatzeko aukera izango da.

Aste Nagusia ofizialki hasita, sei egunez segidan, iluntzero izango dira kontzertua; guzti-guztiak 21:00etatik aurrera. Eskaintzarik borobilena abuztuak 7 eta 8 egunetarako gorde dute.

Abuztuak 4, ostirala
NEGRA CUCARACHA, EIRE, JUANTXO SKALARI & LA RUDE BANDA,  SKABIDEAN, DJ PEZON eta GORA ETORRI

Abuztuak 5, larunbata
ERASOZ ERANTZUN, EZTA ILEN, AKERBELTZ, BITSA JAIA eta JIMMY  DAZZ SESIONS 

Abuztuak 6, igandea
VIBORA, KOLPEKA, TROPA DO CARALLO, LA EXCAVADORA,  PINEAPPLE SWEETS, BALZA eta YNGRYD

Abuztuak 7, astelehena
DUMB BOYS, ANNEKDOTAS & APOLO G´S, LOS CHICOS DEL MAÍZ,  ØDEI, KOMADU eta GORRIONTXU ETA LAZTANA

Abuztuak 8, asteartea
EZPALAK, TXOPET, MERINA GRIS, BELAKO, MIRAVALLES eta ROSA MARI

Abuztuak 9, asteazkena
STR, TOC, HOFE x4:40, ALBANY eta LAMIA MARI.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.