entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-10-09

EZK Fest egingo dute Sestaon

Bizkaiko Ezkerraldea eraldatu nahi duen musika jaialdiaren bigarren edizioa urriaren 21ean izango da. Sua, Brigade Loco eta Merina Gris baieztatu dituzte, besteren artean.

Merina Gris Merina Gris

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Kulturatik eta euskaratik Bizkaiko Ezkerraldearen errealitatea iraultzeko asmoz sortu zuten iaz EZK Fest egitasmoa; “Ezkerraldean ere euskalherrigintzan aritzeko, musikagintzaren erreferentziazko gune bihurtzeko, eta oholtzak emakumeenak ere badirela aldarrikatzeko”, hain zuzen.

Bigarren edizioa urriaren 21ean izango da, Sestaon, Bihotzak Sutan lelopean, orotara, zortzi zuzeneko kontzertu eta bi dj-ren saioak dakartza 2023 honetako proposamenak.

Los Chikos del Maiz, Merina Gris, Hofe X 4:40, Biznaga, Brigade Loco, Sua, Las Sexpeares eta QuaLuders izenak ageri dira kartelean.

Sarrerak erosteko: ticketic.org webgunean

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.