entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-10-13

EUSKAL DISKOGINTZA: UDAZKENEKO NOBEDADEAK (V)

Erantzun taldearen disko berriaren azala. Erantzun taldearen disko berriaren azala.
Askotariko nobedade gehiago! Jada kalean edo kaleratzear daudenak. Askotarikoak, bai, errepikatzen dugu. Denetarik daukagu.

ERANTZUN
Txekiako fabrikakoak atzeratu dira baina laster kalean egotea espero dezagun (dagoeneko ez badago) "Hazia ernaltzen duen tanta" LP-a, Erantzun hardcore bortitzeko taldearen seigarren lana (ep-ak eta lan luzeak kontatuta).
2008ko otsailaren hasieran Errenteriako Las Agustinas auzoan grabatua izan zen ERANTZUN, ARITZ (nuclear studios) eta MIKEL "GORDO"ren elkarlanaz. Edizioa eta banaketa: Carnus Rcds (Bartzelona), Cooperaccion Rcds (Trintxerpe), Xuntos Pola Mestixaje (Galiza), Human Liberation Front (Chezkc), Muerte Al Silencio (Galiza) Eta Erantzun (Euskal Herria).
Jaisteko aukera: Urriatik aurrera www.mundurat.net/erantzun webgunean eta erosteko: hodeiesteban@gmail.com helbidearen bitartez etxean jasotzeko edo bestela aurrez aipatutako zigiluetan. Kontzertuetan ere eskuragarri izango da.


GORA JAPON
Myriam eta Jon, Jon eta Myriam dira Gora Japon. Bidehuts plataformak kaleratu du haien disko homonimoa. Zortzi kantu biltzen ditu, primitiboak, jostalariak eta egosi gabeak, gitarra eta bateria ardatz dutenak. Utzi haien errekara eramaten.


SUGAN
Taldearen izena, Sugar (
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.