entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-09-07

EUSKAL DISKOGINTZA: UDAZKENEKO NOBEDADEAK (III)

!!! !!!

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Nobedade gehiago dakarzkizuegu Euskal diskogintzaren gainean egiten ari errepasoaren baitan. Hirugarren sorta honetan, street punketik musika tradizionaleraino doazen diskoak aurkituko dituzue. On egin.

HELL BEER BOYS
Street punkaren eszenaren baitan, sendo eta ofizioarekin jada, Hell Beer Boys goierritarrek No penseis por mi lan berria argitaratu dute berriki. Azpeitiako Studios Lobon grabatua izan da eta Estanis Elorzak masterizatu du Pasaiako Doctor Master-en. Madrilgo True Force, Galiziako Caossa eta Euskal Herriko Puzkarra Records eta Teletexto zigiluek kolaboratu dute disko honen argitarapenean.
www.hellbeerboys.com


KORRONTZI
Korrontzi taldeak Getxo Folk 2008ko ekitaldian arrakasta handia izan zuen. Getxo Folk Jaialdiko kontzertua (irailak 4) euren bigarren diskoa grabatzeko probestu zuten. Korrontzi taldeak 3.000 ikus-entzule batu zituen. Hau dela eta, taldearen bigarren diskoak Getxo izenburua izango du eta disko bikoitza izango da. Alde batetik, DVD batean Korrontzi taldearen irudiekin kontzertu osoa sartuko da. Sagar 27 bideo produktorak egin zuen DVDaren grabaketa sei kamera erabiliz eta bestetik, cd-audioa izango da. Diskoaren grabaketa Cesar Ibarretxe teknikariak zuzendu zuen eta mahaian Jean Phocas teknikaria egon zen. Guztira 23 abesti izango ditu DVDak eta bertan agertuko dira kontzertuan parte hartu zuten musikari gonbidatuak: Jorge Arribas (La Musga
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.