entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-09-04

EUSKAL DISKOGINTZA: UDAZKENEKO NOBEDADEAK (I)

Zeren Zai taldearen disko azala. Zeren Zai taldearen disko azala.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Azkenaldian, udazken-negu parterako datozen euskal disko batzuen berri eman dizuegu. Gehiago daude ordea, tartean auto-ekoizpen ugari. Honatx aurki argitaratuko den (edo jada kalean dagoen) nobedade sorta polita. Datozen egunetan nobedade gehiagoren berri emanen dizuegu.

BAD SOUND SYSTEM
Irungo beltzazaleek bigarren diskoa argitaratu dute: Kalean. Oraingoan, autoekoizpenaren bidetik. Bad Sound System kolektiboak Buiaka diskoarekin debutatu zuen 2004 urtean Kontrakalea-Metak etxearen babespean. Dub, dancehall, ska elektronikoa, reggae, hip-hop eta ragga entzunen ditugu disko honetan. Grabazio estudio diferentetan erregistratua izan da eta kolaboratzaile andana du:
http://www.myspace.com/badsoundsystem


WE ARE STANDARD
Bilbo Handitik dance-rockaren ordezkari aurreratu batzuk datozkigu: We are Standard, lehen Standard zirenak. Azaroan argitaratuko da haien diskoa Mushroom Pillow-en eskutik hiru formatu desberdinetan: CD, LP (180 gramokoa) eta euskarri digitalean. Diskoa Andy Gill-ek (Gang Of Four) ekoiztu du. Irailaren 22tik eta aste osoan zehar bizkaitarren lehen singlea deskargatu ahalko duzue haien myspace-tik:
www.myspace.com/wearestandard


BARUA
Maldito Records diskoetxeak Barua nafarren disko berria argitaratuko du urriaren 27an. Diskoa apirila eta maiatza artean grabatu zuten Galarko Espartzan lekutua dagoen Sonido XXI estudioetan San Martin anaien eskutik. Lanaren izenburua Sin que duerman las horas da eta hamaika abesti propio eta Los Secretos taldearen Pero a tu lado kantuaren bertsioa dakartza.


ZEREN ZAI
Pop-rocka lantzen duen Zeren zai taldeak bigarren lana argitaratu du: Lur berrietara, zazpi kantuko disko autoekoitzia. Zeren Zai Gure Uhartea lanarekin debutatu zuen duela bi urte. Haien webgunean doan deskargatzeko aukera duzue disko berria: www.zeremzai.info


HESIAN
Herriaren Oihua da haien estreinako lan luzearen izenburua. Sakanatik (Nafarroa) datoz. Zortzi musikarik osatutako talde gaztea da. Euren ahoz-ahozko arrakastak Euskal Herri osoko kontzertu txiki andana batean egotera eraman ditu. Urrian taldeak bere lehenengo CDa editatuko du. Lanak hamahiru abesti ditu eta Alberto Porresek grabatu ditu Iru
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.