Marseillara!
Euskadiko Soinuak ekimenak estreinakoz parte hartuko du martxoaren hondarrean Marseillan burutuko den "munduko musiken" Babel Med nazioarteko azoka eta jaialdian.
Babel Med Music ekimenarentzat 8. urtea bada ere, Euskadiko Soinuak-entzako estreinako aldia izango da. Euskal enpresa batzuek inoiz parte hartu izan badute ere, oraingoan Euskal Herriko musika sektorearen erakusleiho izango den
standkomuna ere ezarriko da Marseillako
Dock des Suds-en.
Helburuak
Musika sektorea sustatzera bideratutako Eusko
Jaurlaritzaren Euskadiko Soinuak programak egiten
dituen ekimenen artean gurean ekoizten den
musika eta sektoreko eragileak nazioarteko azoka eta
jaialdietan parte hartzea ahalbidetzea dago. Ohikoa
denez, sektoreko enpresa eta elkarteekin elkarlanean
bideratu da ekimen hau, baita Etxepare institutuaren
lankidetasunarekin ere, noski.