entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-07-20

European Metal Music Forum-eko showcasean parte hartzeko epea zabaldu dute

Topaketa profesionala 2024ko otsailaren 6tik 8ra bitarte egingo dute Lille hirian (Frantzia), eta epaimahaiak orotara 30 talde hautatuko ditu showcasean aritzeko.

Frantziako Lille hiriak hartuko du aurtengo European Metal Music Forum topaketa profesionala. 2024ko otsailaren 6tik 8ra bitarte, hainbat ekimen izango dira aukeran: standak, mahai-inguruak, hitzaldiak… eta showcasea.

Erakusleiho horretan parte hartu nahi duten taldeek zabalik dute izena emateko epea lillemetalmusicshowcase.com webgunean.

Beren talentua erakusteko aukera izango duten musika talde eta artistak hautatzeaz sei kidek osaturiko epaimahai profesionala arduratuko da. Orotara 30 hautagai aukeratuko dituzte.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.