entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-10-04

Etorkisuneku sormen bekarako deialdia azken txanpan sartu da

Urriaren 15ean itxiko du Badalab Laborategiak abiatu duen egitasmorako proposamenak jasotzeko epea. Musika-ideiak ere aintzat hartzen ditu.

Euskaradun gizartearen etorkizuneko iruditeria elikatuko duten disziplina anitzeko piezen sormen eta ekoizpen prozesuak laguntzeko helburuarekin jaio da Etorkisuneku beka. Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak jarri du abian eta, jakina, musika proiektuek ere badute lekua horretan.

Proposamenak, piezak, artefaktuak, gailuak irudikatzeko nahia duen, edo/eta etorkizuneko agertoki horiei buruzko kontakizunen baitako hausnarketa proposatu nahi duen edozein norbanako edo kolektiboei zuzendutako deialdia da, edozein delarik norbanakoen formakuntza maila.

Interesa duten artistek, baina, urriaren 15era bitarteko epea dute proposamenak egiteko eta, beraz, deialdia azken txanpan sartu da jada.

Lau beka independente izango dira. Bakoitzari 1.500€ko ekarpena egingo zaio (zerga eta atxikipenik gabe) ekoizpen kontzeptuan.  Banatuko den ekarpen ekonomikoa sormen prozesua finantzatzeko erabiliko da. Laguntza ekonomikoaz gain, ideia hautatuei Badalabeko baliabideak eta espazioak eskainiko zaizkie, beharren eta aukeren arabera erabiltzeko. Edozein kasutan, ez da egonaldia egiteko deialdia. 

Argibide gehiago HEMEN

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.