entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-09-17

ERREKALDEKO KUKUTZA III GAZTETXEA

Kukutzaren aldeko manifestazio jendetsua.
Bilboko Kukutza III gaztetxea hustu dute. Errekalde auzoko eta Bilboko milaka lagun kalera irten dira proiektu honen alde agertzeko. Ia mende laurden bat barrioa dinamizatzen, aukera kultural eta filosofia desberdinak eskaintzen.

Desalojoaren aurretik idatzitako testua:
Duela 13 urte okupatu zen Iturrighorri 1 kalean abandonatutako fabrika. Gaur egun, Bizkaiko errokodromo hoberenetarikoa, flamenko/dantza klasiko/dancehall... dantza eskola, jantoki bejetarianoa, Bizkaiko zirko eskola bakarra, tatami bat, entsegu lokala, antzerki lokala, liburutegia, trueke-gunea, proiekzio, kontzertu eta ekitaldi desberdinetarako gela, gune komunak dituen etxebizitza (hamar lagun bizi dira egun)... jasotzen ditu bere baitan Kukutza gaztetxeak (Ikusi KUKUTZAREN ALDEKO LIPDUB-a lerro ahuen eazpian).

Bada, eraikuntza enpresa batek eraikina bota eta bertan egin nahi du sei solairuko blokea (irakurri gehitu dugun triptikoaren testua edo ikusi youtubeko prentsaurrekoa).

*** ATXIKIMENDUAK ***

Guzti honengatik, Kukutza III Gaztetxearen aldeko atxikimendu kanpaina abiatu da. Hiru motako atxikimenduak daude. Sinaduren orria, Elkarteen Atxikimendua eta Artisten Atxikimendua. Bi era daude Atxikimenduak bidaltzeko; Imprimatu orria, sinatu eta postaz bidali hurrengo helbidera (Kukutza Gaztetxea, Estrada Kaleros 2, 48002 Bilbo) edo Imprimatu orria, sinatu, eskaneatu eta berbidali helbide honetara. Oso garrantsitzua da Kukutzarentzat atxikimendu hauek.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.