entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-03-13

EREMULAUAK.COM-EK JAIA OSPATUKO DU GAUR!


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Eremulauak.com webgune euskaldunak aspaldi utzi zituen alde batera bere jarduerak. Halere, GAUR esango digute agur betirako, eta nola ez, jai erraldoia antolatu dute, orain dela bi urte Plateruena Kafe Antzokian Atom Rhumba, Split 77 eta Zea Mays taldeekin egin bezala.
Oraingoan Bilbon izango da, Kafe Antzokian, eta Nun eta Standstill arituko dira. Lehenengoek Collage aurkeztuko dute, baina baita azkenaldian konposatzen ari diren abesti berri batzu ere. Gainera, 22:00etan Kafe Antzokira puntual-puntual iristen denak Nunen azkenengo diskoa jasoko du ordainetan.

Standstill Vivalaguerra aurkezten jarraitzen du, hardcoretik aldendu eta melodia poetiko eta sakonagoak bilatu ditu kataluniako taldeak. Gainera, gomendatzeko moduko zuzenekoa dute, Euskal Herrira etorri diren bakoitzean publikoaren arreta lortu du modu masiboan.

Sarrerak 8 euro balio ditu aurresalmentan eta 10 txarteldegian bertan.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.