entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2006-03-02

ENTZUN! ROCK&ROLL JAIA: KURAIA ETA BASQUE COUNTRY PHARAONS

Urteurrena ospatzen segitzen dugu... Urteurrena ospatzen segitzen dugu...

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Entzun! aldizkariaren 10. urteurrenaren ospakizunei segida emanez, beste festa bat antolatu dugu: Kuraia eta Basque Country Pharaons taldeekin rock&roll jaialdia. Martxoaren 18an, Atarrabiako Totem aretoan.
(Entzun!en harpideen artean 10 sarrera zozketatuko ditugu / Entzun!en buletin elektronikoan izena ematen duzuenon artean 5 sarrera zozketatuko ditugu)
Hala Kuraia nola Basque Country Pharaons eszenatokiko animaliak dira, animalitzarrak, gaixto eta indartsu, izerditsu eta anker eta baziloi... (bakoitzak jakinen du zeini zer jarri). Zuzenean demostratu dute zer nolako indarra erdietsi ahal duten, nola harrapa dezaketen publikoa, bakoitzak bere armekin. Eta zinez kargadorea beteta joko dutela...
Hortaz, punk rocka, rock gogorra, soul tantak, heavya, osti txarra eta umorea. Pixka bat denetarik.
Kontzertua gaueko 11etan hasiko da eta ateak 10etan irekiko dituzte. Prezio bakarra izanen du: 8 euro.


HARPIDEDUNEN ARTEAN 10 SARRERA ZOZKETATZEN DITUGU

Entzun! aldizkariaren harpideen artean 10 sarrera zozketatzen ditugu. Orain arte egin ditugun zozketa guztietan bezala, aski da zuen izen abizenak eta telefono edo mail kontaktu bat ematearekin (guk ondoren irabazleei abisatu ahal izateko).
Izena emateko: entzun@entzun.com / 948121976
Parte hartzeko epea martxoaren 15ean bukatuko da eta 16an irabazleei emaitza jakinaraziko zaie (ez dugu webgunean izenak publikatuko).

BULETINEAN IZENA EMATEN DUZUEN ARTEAN 5 SARRERA ZOZKETATZEN DITUGU

Entzun!en buletin elektronikoan izena ematen duzuen artean 10 sarrera zozketatzen ditugu. E-maila erabiliko dugu irabazleei abisatu ahal izateko. Parte hartzeko epea martxoaren 15ean bukatuko da eta 16an irabazleei emaitza jakinaraziko zaie (ez dugu webgunean izenak publikatuko).

Aretoa nola aurkitu: Totem aretoa Atarrabian dago (Iru
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.