entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-05-25

ELKARTASUN EGUNA, PRESOEN ESKUBIDEEN ALDEKO BOZGORAILUA

Berlindik, Frontkick Berlindik, Frontkick

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Aurten, bigarren aldiz, Arrasateko Portaloira Topaguneak herriko preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko egun berezia antolatu du. Ekainaren 9an izango dira ekitaldiak. Musikari dagokionean, Arrasateko 20 bat tabernetan beste horrenbeste musika talde arituko dira eta gauean kontzertu erraldoia egingo dute Monterron parkean Des-Kontrol eta Never Surrender talde arrasatearrek, Frontkick berlindarrak eta The Business ingelesak.
Arrasateko hainbat preso gaixorik daude edota zigorraren 3/4 bete dituzte. Horiek kaleratzea eskatzen dute; eta gainontzeko guztiak, senide eta lagunengatik oso urrun daudenak, Euskal Herrira ekartzea, hain zuzen ere.
Mota askotako ekitaldiak egingo dituzten arren (umeendako tailerrak, koadrilen arteko herri kirolak, herri bazkaria, manifestazioa eta beste), zuzeneko musika izango da protagonista.
17:00etatik 19:00etara bitartean Arrasateko 20 bat tabernetan beste horrenbeste musika talde arituko dira: Gose, Default, Jim TNT, Anger, Denial, Last Rebels, The 5 Twisters, Aggressive Combat, Lost Souls, Enboskada, Los Cretinos, Orreaga 778, Sospechosos, Show Business, Fly Shit, Plan Beta beste.
Musika estiloak aintzat hartzen baditugu, punk-rocka, elektronika, trikia, heavya, pop-rocka, street-punka, death-a, metala, hardcorea eta beste entzun ahal izango dira.
Bitxia da oso arratsaldeko kontzertuena, kontuan hartzen badugu, esaterako, horietako taberna gehienetan ez dituztela inoiz kontzertuak egiten.

KONTZERTU ERRALDOIA
Gauean ere egongo da zer ikusi eta entzun: 22:30ean kontzertu erraldoia egingo dute Monterron parkean Des-Kontrol eta Never Surrender talde arrasatearrek, Frontkick berlindarrak eta The Business ingelesak.
Des-Kontrol talde arrasatearrak ospe handia hartu du aspaldian.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.