entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-03

Elektro gau borobila egingo dute Atabalen

Erol Alkan kartelburuaz gain, El_Txef_A, DVD eta E Darta Dj-ak ariko dira Miarritzeko aretoan, maiatzaren 6an.

Erol Alkan Erol Alkan

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
El_Txef_A

Elektronikaren panoramako lau izen potolo dakartza Miarritzeko Atabal aretoak datorren maiatzaren 6rako proposatu duen saioak.

Gaueko 21:00etatik aurrera, Erol Alkan, El_Txef_A, DVD eta E Darta ariko dira musika jartzen. Sarrerak erreserbatzeko aukera bada dagoeneko atabal-biarritz.fr webgunean, 20 eta 23 euro artean (17€ bazkideentzat). 

Egitarauko izen nabarmena Erol Alkan da: sortzailea, DJa, produktorea, diskoetxe-jabea, irrati-animatzailea eta kolaboratzailea. 

Aitor Etxebarria El_Txef_A ere ariko da. Bi LP –Slow Dancing in a Burning Room (2012) eta We Walked Home Together (2014) – eta zenbait EP argitaratu ditu The Black Madonna eta Sebastian Mullaert bezalako artistekin lankidetzan. Bilbon bizi den artistak mundu osoko diskoteka underground onenetan jotzen du erregularki, eta ikuskizun paregabeak ere aurkeztu ditu, hala nola Sónar Festival-ean bere taldearekin eta Boiler Room saio batean Tulumen (Mexiko).

DVD, aldiz, Littel Festival-aren sortzaileetako bat da. Atlantikoko olatuetatik hartzen ditu indarra eta inspirazioa, baina baita munduan zehar egindako bidaietatik eta jendeekin egin topaketetatik ere… Ondorioz, bere musikak bere gustu arras eklektikoak islatzen ditu: funk, disco, soul, electro, house, groove, latino…

Azkenik, Florian a.k.a Darta instrumentu anitz jotzen dakien musikagilea eta harribitxiak miatzen aritzen den musikazalea da. Little Familyn sartu zen, DJ bezala, E Darta izenarekin. Horrela, musika estilo orotariko bere binilo hautaketak entzunarazten ditu: soul, reggae, surf music, yé-yé, funk, punk, rock, disco, hip hop, house, new wave eta techno.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.