entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-12-04

El Drogas dokumentala saritu dute

Natxo Leuzak zuzendutako lanak Film Luze Onenaren Urrezko Pua jaso du DocuRock Nazioarteko Jaialdian

Zinema Dokumentala ardatz duen DocuRock jaialdiak seigarren edizioa egin du aurten, eta Enrique Villareal ‘El Drogas’ musikariaren ibilbidea jorratzen duen ikus-entzunezko homonimoa saritu du. Zehazki, Film Luze Onenaren Urrezko Pua jaso du.

Zinema eta literaturan espezialdutako Eduardo García Rojas kazetariak, Kim Simmons abeslariak eta Kiko Castro musikari eta ekoizleak osatutako epaimahaiak ‘El Drogas’ gailendu du kategoria berehan lehiatu diren beste hainbat lanen artean, besteak beste: ‘Rolling Stones. Vida y muerte de Brian Jones’, ‘La reina Guajira’, ‘PJ Harvey: a Dog Called Money’ eta ‘Piélago’.

Natxo Leuzak zuzendutako dokumentalak orain arte jaso duen aurreneko errekonozimendua da hau, baina Jose Maria Forqué sarietarako (urtarrilak 16) eta Festival DocsValència Spai de No Ficció jaialdirako (abenduak 10-19) ere izendatu dute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.