entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-10

Ekinez Jaialdiak 28 talde bildu ditu Bergaran

Ekainaren 9an eta 10ean, orotara, 20 orduz rock, punk eta Oi! doinuak ez ezik, musika urbanoa ere izan da aukeran.

Kaleko Urdangak Kaleko Urdangak

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Bergarako Ekinez Musika Elkarteak izen bereko jaialdia antolatu du, bigarren urtez. Bi eguneko makrokontzertuak 28 talde eta 3.000 zaletu batu ditu Labegaraieta gunean.

Iaz egin zuten lehenengo aldiz eta, arrakasta ikusita, kartelean 2022an baino 10 talde gehiago sartu dituzte aurten. Euskal Herriko taldeak ez ezik, kanpoakoak ere gonbidatu dituzte eta, gainera, musika estiloen abanikoa zabaldu dute.

Ostiralean, ekainak 9:
Biznaga, Skabidean, Rebel Noise, Brigade Loco, Odolkiak Ordainetan, Tatxers, Añube, Hofe X 4:40, Brava, Ballon Frame eta Denso+Mutiko&Tatta.

Larunbatean, ekainak 10:
Enboskada, Brigada Criminal, Kaleko Urdangak, Hell Beer Boys, Harria, Bull Brigade, Sofokaos, Txakurrak, Doubling Boys, Against You, Perlata, Letagin, Alvilda, La Furia, Tiltxoko, LaMia Mari eta Maixa&Malakias.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.