entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-06-01

EH-n Sortua: Streaming bidezko kontzertua Gasteizko Jimmy Jazzetik

Ekainaren 6an izango da eta doakoa, nahiz eta jarraitzaileek borondatezko ekarpena egiteko aukera izango duten. Dirua teknikarientzat eta joko duten lau taldeentzat izango da.

Gasteizko Jimmy Jazz aretoa martxan da berriz. Zuzenekoak bertatik bertara jarraitzeko itxaron beharko dugun arren, streaming bidez gozatzeko moduko kontzertu bat prestatzen ari dira ekainaren 6rako.

‘Kulturak bakarrik salba dezake herria’ lemapean, ‘EH-n Sortua’ jaialdiak lau euskal talde ekarriko ditu Gasteizko aretoko eszenatokira: Arkada Social, Rotten XIII, Brigade Loco eta The Guilty Brigade.

Kontzertua hainbat eragileren sare sozialen bitartez jarraitzeko aukera zabalduko dute. Besteak beste: Jimmy Jazz, Mauka, HalaBedi Irratia, Panda Artist, Musika Zuzenean, Hamaika Telebista… etab.

Ekimena doakoa da. Dena dela, borondatezko ekarpenak ongietorriak izango direla azaldu dute; biltzen duten dirua Hala Bedi Irratiak, Jimmy Jazz Gasteizek, kontzertuan lan egingo duten teknikariek eta musikariek banatuko dute euren artean.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.