entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-07-27

Eguzki jaia egingo dute Zigoitian

Ostiralean eta larunbatean, besteak beste, Bad Sound taldea eta The Guilty Brigade nahiz Tribade zuzenean ikusteko aukera izango da, Bengolarra parkean.

Tribade Tribade

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Uztailaren 28an eta 29an, bi egunez, Eguzki jaia hartuko du Zigoitiak. Egun osoko egitaraua prestatu dute bi datetarako, eta zuzeneko emanaldiek izango dute protagonismoa Bengolarra parkean.

Ostirarlean –hilak 28–, 22:30etatik aurrera, Patxi eta Konpainiak dantzan jarriko dituzte bertaratutakoak. Eta, gero, 01:00etatik aurrera, Bad Sound igoko da oholtzara. Irungoek, reggaea oinarri hartuta, dantzan segitzeko moduko doinu beroak joko dituzte.

Larunbateko hitzordu nagusia The Guilty Brigaderen kontzertua izango da. Hamarkada bateko ibilbidea eta lau disko argitaratu ostean, punk-rock taldeak behin betiko etena iragarri du eta, hain justu, zaleei agur esateko biran murgilduta dabiltza hilabete hauetan. Talde nafarra izanik, azken-azken kontzertua Totem aretoan emango dute abenduan. Ordura arte, Zigoitiako hau izan daiteke beren erritmo oldarkorrez gozatzeko aukera ona.

Ostean, Tribade bandak hartuko du lekukoa. Bartzelonakoek rapa, hip-hopa, R’n’B-a eta reggaetoia uztartzen dituzte. 2017an hasi zuten ibilbidea eta, egun, Bittah eta Masiva Lulla abeslariek eta Big Mark disko jartzaileak osatzen dute taldea.

Jaialdiaren egitarau osoa HEMEN kontsulta daiteke

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.