entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-06-04

Egin Leku ekimenaren bigarren edizioa martxan

Musikari hasiberriei bideratutako egitasmoa da Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak sustatutako hau, eta izena emateko epea uztailaren 25era arte egongo da zabalik.

Musikan lehen urratsak egiten ari diren 35 urtetik beherako artistei bidea zabaldu nahi die Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak abiatutako Egin Leku ekimenak. Bigarren edizioan parte hartu nahi dutenek uztailaren 1etik 25era arte dute izena emateko epea.

Epaimahaiak abuztuaren 2an jakinaraziko du nor diren aukeratutako artista edo taldeak, eta bakoitzak 200 euroko diru-laguntza jasoko du. Halaber, emanaldiak burutzeko hainbat baliabide eta azpiegitura jarriko dituzte euren esku. Besteak beste, soinu ekipoa eta oholtza bermatuko zaizkie taldeei, baita emanaldiaren inguruko hedapen mediatikoa ere, horretarako Oihanederren ohiko zabalkunde euskarriak baliatuz.

Epaileek abestien originaltasuna, kalitatea eta euskararen erabilera hartuko dituzte kontuan. Hautagaitzak mp4 edota mp3 formatuan bidali beharko dira (gutxienez 3 abesti), eta bakarlariek edo, gehienez, hiru pertsonak osatutako taldeek hartu ahal izango dute parte.

Ekimen hau antolatzeko Musikari – Euskal Herriko Musikari Elkartearen laguntza izan dute.

Info+, oinarriak eta izen-ematea HEMEN

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.