entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-03-12

DONOSTIALDEKO PIRATENTZAKO I. MUSIKA LEHIAKETA

Donostialdeko korsarioak Donostialdeko korsarioak

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Donostia, Trintxerpe, Pasai San Pedro, Pasai Donibane, Pasai Antxo, Lezo, Orereta, Oiartzun, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Usurbil, Urnieta edo Andoain herrietako musika talde gazte bat baduzu (diskoetxe batekin kontraturik izan ez duena), ez galdu aukera eta parte hartu Donostiako Piraten I. Musika Lehiaketan.
Bidali beharrekoa:
Hiru abestiz osaturiko CD bat (zuzenean, estudio edo lokal baten grabatutakoak) eta taldearen inguruko informazioa (biografia labur bat eta harremanetan jartzeko telefono zein e-posta bat).

Epea:
martxoaren 12tik apirilaren 16ra bitarte. Nora bidali: Donostiako Piraten I. Musika Lehiaketa / 1238 Posta Kutxa. 20080 Donostia (Gipuzkoa).

Aurkezten diren taldeetatik zortzi hautatuek beren musika taula gainean defendatzeko aukera izango dute. Irabazleak Aste Nagusian Donostiako Trinitate enparantzan egin ohi den kontzertuari emango dio hasiera. Honekin batera, talde irabazleak Andoaingo Garate estudioetan bost abesti grabatzeko aukera izango du.

Info +: izanpirata@gmail.com
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.