entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-04-23

Dock Of The Bay jaialdiaren XVI. edizioa maiatzaren 1etik 6ra izango da

Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdiak film luze eta laburren sail ofizialak izango ditu, baita zuzeneko emanaldietarako tartea ere.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Dock Of The Bay Musika Dokumentalen Jaialdiak 16 urte beteko ditu 2023 honetan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo edizioa maiatzaren 1etik 6ra bitarte egingo dute, eta Donostiako ohiko aretoek hartuko dute programazioa: nagusiki, Trueba Zinema Aretoa eta Tabakalera. 

Film luzeen sail ofizialean orotara zortzi lan lehiatuko dira aurten, eta film laburren sail ofizialean beste hamar. Emanaldi bakoitzari dagokion data eta ordua dockofthebay.es webgunean kontsulta daiteke. 

Sari ofizialen irabazleak nor izango diren ebazteaz sei lagunek osatutako epaimahaia arduratuko da (Christina Rosenvinge, Darío Olivera, Lur Olaizola, Antonio Miguel Arenas, Isabel Fernández eta Yago Paris). Baina Publikoaren Saria ere izango da eta, gainera, Perfect Day atalak lehiaketatik kanpoko lanak ere eramango ditu aretoetara: nazioartean nabarmenenak diren nazioarteko musika dokumentalen hautapen bat.

Bestalde, Dock Live! sailak diziplina arteko espazioa sortuko du eta, hala, musikaren, ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen inguruan lan egiten duten hizkuntzen eta artisten arteko gurutzaketa sortuko du hainbat formaturen bitartez: proiekzioak, musika, pieza eszenikoak eta performancea, besteak beste. Tartean, Espanto eta Magia Bruta taldeen kontzertua aurreikusten dute. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.